... Taldea
Gure eguneroko lana, bezeroen eta hornitzaileen beharrak konpontzean datza, produktua kontsumitzaileari kalitate, mota eta salneurri baldintza onenekin hurbilduz.
Helburu hau lortzeko asmoz, azken teknologi-aurrerakuntzak edukitzeaz gain, gaztetasun eta esperientzia biltzen dituen giza-taldea osatzea lortu dugu. Hau guztiari, taldeak eragindako espezifiko eta etengabeko prestakuntza lotzen badiogu, gure zerbitzuen profesionaltasunik handiena lortzea ahalbidetzen digu.



Enpresaren lantaldeak, finkotasunaren arabera, 70tik 75era langilek osatzen du. Honez gain, taldeak 2.250 metro karratuko instalazioak ditu.
Gure umatze eta kontserbazio ganbara berriei esker, bezeroari produktua ahalik eta kalitate onenarekin heltzen zaio. Ganbaren eta informatikaren bidez bete behar dituen beharrezko baldintzak bikaintzen baitira.

Gure produktuak baldintza onenetan eta bezeroek eskatutako epean egunero hel daitezen, edozein motatako banaketari moldatzeko gai den ibilgailuen mota berriarekin lan egiten dugu.